Euskal Herria-Venezuela I. Elkartasun Topaketa egingo dute hilaren 25ean Errenterian

Topaketa honek, bi herrien arteko harremanak sakondu eta elkartasuna sendotzea du helburu. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Ekimen guztiak ororetako merkatuzarrean iragango dira.

Antxeta Irratia | Jardunaldi honek hiru atal izango ditu: Goizean, Venezuelak dituen erronkak aztertu eta Euskal Herritik elkartasuna nola jorratu landuko dute. Eguerdian. Bazkari herrikoia eta arratsaldean, bi kultur eta herrien arteko festa. Topaketa honetan parte hartuko duten ordezkarien artean, Blanca Eekhout politikaria eta Venezuelako Komunen Garapenerako Batzorde Iraunkorreko kidea bertan izango da. Marikarmen Albizu eta Itsaso Lekuona topaketa hau antolatzen lagundu duten kideekin hitzegin dugu