«Elkartasun keinuak itzuli nahi izan dizkiegu Venezuelari»

Datorren larunbaterako Errenterian Venezuelarekin elkartasun ekimenak antolatu dituzte eta bertan izango da Blanca Eekhout PSUV-ko diputatua. Eekhouten parte hartzea Venezuelak Euskal Herriarekiko duen begirunearen lekuko dela dio Naroa Iturri antolatzaileak.

Naiz Irratia | Naroa Iturrik eman dizkigu larunbateko xehetasun gehiago, hainbat urteetan Venezuelak Euskal Herriarekiko zenbait keinu izan ditu eta bertan euskal herritar andana hartu dituztenez, keinua nolabait bueltatzeko hausnarketa batean sortu zen ekimen honen ideia. Naroak dio, «elkartasun keinu bat egin nahi izan diegu Euskal Herritik, pixka bat horren itzulian beraiek egiten dizkiguten elkartasun keinu horiekiko».

Larunbateko protagonistetako bat Blanca Eekhout venezuelarra izango da, PSUV alderdi sozialistako diputatua. Chavezen garaian komunikazio eta berdintasun ministroari lanetan aritu zen eta gaur egun, Venezuelako garapen komuneko presidentea da. Larunbatean, ekimenean parte hartuko du eta «bera elkartasun topaketa hauetara ekarrita, ikusten da zein garrantzitsua den eurentzat elkartasun hori jasotzea, Euskal Herritik izan da, herri txikia da baina badakigu ere beraiek asko maite dutela eta guretzat Blanca gurean izatea ohore handi bat da» esan du Iturriak.

Larunbateko egitarauari begiratuz, goizeko 10etan hasiko da eta arratsaldeko 6etan amaitu. Bertan, herri bazkaria eta ekitaldi kulturala antolatu dituzte besteak beste venezuelar herriari elkartasuna adierazteko asmoz.