
Pasa den ekainaren 24tik hona gertatutako lurrikaren harira, lehenik eta behin elkartasun eta maitasunezko mezua helarazi nahiko genioke Venezuelako herriari. Kontziente gara momentu latzak direla oraingoak, sufrimendu eta ziurgabetasunezkoak, eta hori dela eta Euskal Herritik besarkadarik sakonena bidali nahiko genioke hondamendi hau pairatzen ari diren venezuelako herritar orori.
Aurreko astean, Estatu bolibartarraren ordezkariekin bilera bat egin genuen, uztailean egin behar genituen brigaden inguruan hitz egiteko. Kontziente gara momentu honetan lehentasunak beste batzuk direla, erreskate lanak eta Venezuelako beharrak asetzearenak hain zuzen ere. Hori dela eta, Venezuelatik helarazi digute hango beharrei erantzuteko modurik egokiena Euskal Herritik elkartasuna hedatzea dela, izan diru-bilketen bitartez edota produktu bilketetan.
Hori dela eta, 2026ko uztaileko elkartasun brigadak ez egitea erabaki dugu. Euskal Herria Venezuela Elkartasun Brigadako kideok Elkartasun Keinua Venezuelaritik antolatutako diru bilketan laguntzea erabaki dugu, Euskal Herritik eskaini dezakegun laguntzarik eraginkorrena delako. Egoera hobetu, eta Venezuelako herritarrek momentu egokia dela esaten digutenean gauzatuko ditugu brigadak. Bitartean, Euskal Herritik elkartasunaren bitartez laguntzea dagokigu. Hori dela eta, Euskal Herri solidarioari dei egiten diogu diru-bilketan aportazioa egiteko eta herrien arteko elkartasunera batzeko.

