Euskal Herria-Venezuela II. Elkartasun Topaketa

Apirilaren 25ean Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketaren bigarren edizioa ospatuko dugu Astigarragan (Gipuzkoa).

Elkartasun Keinua Venezuelari taldetik egun osoko programa lantzen ari gara, Venezuelako Errepublika Bolibartarrarekin solidarioak diren pertsona eta erakunde guztiak bildu ahal izateko. Jardunaldi bat planteatzen dugu, Iraultza Bolivartarrari elkartasuna adierazteko ekitaldi politiko batekin konpromisoa hartzeko uneak izango dituena, baina baita herri bazkari batekin, bertsolariekin eta musika gozatzeko uneekin. Espero dugu zuen presentzia izatea.

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketaren talde antolatzailearekin harremanetan jar zaitezke topaketa26@elkartasunkeinua.com posta elektronikora idatziz.